EGEF - europakofuntsak
Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF)
Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF) finantza tresna bat da, eta bere helburu nagusia da ekonomia, gizarte eta lurralde kohesioa indartzea eta Europar Batasuneko eskualdeetan garapenean dauden desorekak zuzentzea, egoera txarrenean dauden eskualdeen bizi maila hobetzeko.
EAEko EGEF Programa 2021-2027

Bost helburu politikok bultzatuko dituzte EBren inbertsioak 2021-2027 aldian:
-
1.HP: Europa adimentsuagoa, berrikuntzaren, digitalizazioaren, eraldaketa ekonomikoaren eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntzaren bidez.
-
2.HP: Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea, Parisko Akordioa aplikatuko duena eta trantsizio energetikoan, energia berriztagarrietan eta klima aldaketaren aurkako borrokan inbertituko duena.
-
3.HP: Europa konektatuagoa, garraio estrategikoarekin eta sare digitalekin.
-
4.HP: Europa sozialagoa, gizarte eskubideen Europako zutabea gauzatuko duena eta kalitatezko enplegua, hezkuntza, heziketa eta lanbide gaitasunak, gizarteratzea eta osasun laguntza jasotzeko berdintasuna babestuko dituena.
-
5.HP: Herritarrengandik hurbilago dagoen Europa, tokiko kudeaketaren hazkunde estrategiak babestuko dituena eta EB osoan hiri garapen jasangarria lortzen lagunduko duena.
Espainiako Elkartze Akordioa 2021-2027
Elkartze Akordioa dokumentu estrategiko bat da, 2021/1060 (EB) Xedapen Erkideen Erregelamenduan arautua, eta honako hauen inbertsioaren oinarrizko planteamendua eta lehentasunak jasotzen ditu 2021-2027 aldirako: Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF), Europako Gizarte Funtsa Plus (EGIF+), Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (FEMPA) eta Bidezko Trantsizio Funtsa (FTJ).
Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGEF Programa onartzeko erabakia
Batzordearen 2022-11-29ko Betearazpen Erabakia, «EAEko EGEF Programa 2021-2027» onesten duena, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren laguntza jasotzeko, enpleguan eta hazkundean inbertitzeko helburuaren esparruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGEF Programa v.1
2021-2027 aldirako EAEko EGEF Programa plangintza dokumentua da, eta bertan zehazten dira hautatutako helburu politikoak eta espezifikoak lortzeko jarduketa estrategia, ekintza motak eta lortu beharreko emaitzak.
Programaren Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa: Ingurumen Adierazpen Estrategikoa
Ingurumen ebaluazio estrategikoaren helburu nagusia da ingurumen alderdiak Programaren plangintzan txertatzea, eta, horrela, hasiera batetik, aurreikusitako jarduketek ingurumenean eragin kaltegarririk izan ez dezaten lortzea, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Planen eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Berdintasun Irizpena
EAEko EGEF Programaren (2021-2027) berdintasun irizpena, EMAKUNDE Emakumearen Euskal Erakundeak egina, genero ikuspegia txertatzen dela eta emakumeen eta gizonen berdintasuna betetzen dela bermatzeko.
Gai praktikoak onuradunentzat
EBko ikusgarritasunari laguntzeko KITa 2021-2027 (ingelesez)
kartelen sorgailua online
Logoak eta ikurrak
Horizontala elebiduna
Horizontala euskaraz
Horizontala gaztaniaz
Bertikala euskaraz
Bertikala gaztelaniaz