Iruzurraren aurkako neurriak

Eskualde Garapeneko Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dituen (EB) 2021/1060 Erregelamenduaren 74.1 c) artikuluan ezarritakoaren arabera, AFAk, EAEko EGEF Programaren bitarteko organismoa denez gero, iruzurraren aurkako neurri eta prozedura eraginkor eta proportzionatuak izan behar ditu, detektatutako arriskuak kontuan hartuta.

2025eko abenduaren 2ko Foru Gobernu Kontseiluak Iruzurraren aurkako Adierazpen Instituzionala onartu du, arau juridiko, etiko eta moralak betetzeko estandar altuenekin duen konpromisoa adierazteko, eta bat egiten duela osotasunaren, objektibotasunaren eta zintzotasunaren printzipio zorrotzenekin, berarekin harremana duten eragile guztiek ikus dezaten bere jarduera iruzurraren eta ustelkeriaren aurkakoa dela, alderdi guztietatik. 

Ikus Adierazpen Instituzionala

 

2023ko ekainaren 6ko Foru Gobernu Kontseiluak Arabako Foru Aldundiko Langileen Etika eta Jokabide Kodea onartu du, Europar Batasunetik datozen funtsen kudeaketari dagokionez.

Ikus Etika eta Jokabide Kodea

 

Eskualde Garapeneko Europako funtsei eragiten dieten iruzur edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinaraztea

Arabako Foru Aldundiak prozedura bat jarri du herritarren eskura, iruzur edo irregulartasunen susmoak salatzeko 2021-2027 aldian Eskualde Garapeneko Europako funtsek batera finantzatutako jardueretan.

Salaketak norberaren izena emanik edo eman gabe egin daitezke.

Hauek dira norberaren izena emanik egiten diren salaketak aurkezteko lekuak:

  • Erregistro Orokorrean (norbera agertuz). Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz.

  • Erregistro elektronikoan (telematikoa). AFAko Egoitza elektronikoa (kexa eta iradokizunen postontzia).

Salaketa norberaren izena eman gabe egiteko, mezu bat bidali posta elektronikoz helbide honetara: asuntoseuropeos2@araba.eus

Berariaz ezetz adierazi ezean, Arabako Foru Aldundiak honako hauek igorriko ditu igorlearen posta elektronikoaren kontura: salaketa erregistratu delako baieztapena, ikerketaren ondorioak eta, hala behar balitz, informazio gehiago emateko eskabideak. Nolanahi ere, eta ahal bada, beharrezkoa izango da eskura dagoen informazio objektibo guztia ematea, salatutako iruzur susmoak onar dezakeen guztia.

Iruzurtzat joko da, hemen darabilgunari dagokionez: aitorpen edo agiri faltsuak, okerrak edo osatugabeak erabili edo aurkeztearekin zerikusia duen edozein egintza edo omisio, ondorio gisa badakar bidegabeki jasotzea edo erabiltzea Europar Batasunaren aurrekontuetako edo Europar Batasunarengatik edo haren izenean administratutako aurrekontuetako funtsak edo aktiboak; ez betetzea informazio jakin bat jakinarazi beharraren betekizun zehatza, ondorio hori bera eraginez; eta funts edo aktibo horiek bidegabeki erabiltzea hasieran esleitu zirenean zegokienaz besteko xedeetarako.

Salaketak izengabeak izan edo ez, Arabako Foru Aldundiak ziurtatzen du errespetatuko duela konfidentzialtasuna eta babestuko dituela datu pertsonalak, eta bermatzen du kontuan hartuko duela salaketa eta salatzaileak ez duela errepresaliarik jasango horregatik.

SNCA - Iruzurraren aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionala, Europako funtsei eragiten dieten iruzurrei edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinaraztea, IGAE WEB