Iruzurraren aurkako neurrien plana

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) kudeatzeko sistema ezartzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. artikuluaren arabera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluak Espainiari, BEM funtsen onuradun izanik, Europar Batasuneko finantza interesak babesteari dagokionez ezartzen dizkion betebeharrak betetzeko helburuarekin, BEEP neurriak betearazten parte hartzen duen erakunde erabakitzaile edo betearazle orok "Iruzurraren aurkako neurrien plan" bat izan beharko du, kasuan kasuko jardun eremuan dagozkion funtsak aplikatu beharreko arauen arabera erabili direla bermatu eta adierazi ahal izateko, bereziki iruzurra, ustelkeria eta interes gatazkak prebenitu, antzeman eta zuzentzeari dagokionez.

Arabako Foru Aldundiak, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik (NGEU Funtsak) datozen funtsen erakunde betearazlea den aldetik, iruzurraren aurkako Arabako Foru Aldundiaren Neurrien Plana egin du, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan finantzatutako proiektu eta azpiproiektuen kudeaketari buruzkoa.

Ikus iruzurraren aurkako neurrien plana

 

2023ko ekainaren 6ko Foru Gobernu Kontseiluak Arabako Foru Aldundiko Langileen Etika eta Jokabide Kodea onartu du, Europar Batasunetik datozen funtsen kudeaketari dagokionez.

Ikus Etika eta Jokabide Kodea

 

Era berean, 2022ko maiatzaren 17ko Foru Gobernu Kontseiluak Iruzurraren aurkako Adierazpen Instituzionala onartu du, arau juridiko, etiko eta moralak betetzeko estandar altuenekin duen konpromisoa adierazteko, eta bat egiten duela osotasunaren, objektibotasunaren eta zintzotasunaren printzipio zorrotzenekin, berarekin harremana duten eragile guztiek ikus dezaten bere jarduera iruzurraren eta ustelkeriaren aurkakoa dela, alderdi guztietatik. 

Ikus Adierazpen Instituzionala
 
 

Next Generation EB funtsei eragiten dieten iruzur edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinaraztea

Arabako Foru Aldundiak prozedura bat jarri du herritarren eskura, iruzur edo irregulartasunen susmoak salatzeko 2021-2026 aldian Next Generation EB funtsek batera finantzatutako jardueretan.

Salaketak norberaren izena emanik edo eman gabe egin daitezke.

Hauek dira norberaren izena emanik egiten diren salaketak aurkezteko lekuak:

  • Erregistro Orokorrean (norbera agertuz). Probintzia plaza, 5, 01001 Gasteiz.

  • Erregistro elektronikoan (telematikoa). AFAko Egoitza elektronikoa (kexa eta iradokizunen postontzia).

Salaketa norberaren izena eman gabe egiteko, mezu bat bidali posta elektronikoz helbide honetara: asuntoseuropeos2@araba.eus

Berariaz ezetz adierazi ezean, Arabako Foru Aldundiak honako hauek igorriko ditu igorlearen posta elektronikoaren kontura: salaketa erregistratu delako baieztapena, ikerketaren ondorioak eta, hala behar balitz, informazio gehiago emateko eskabideak. Nolanahi ere, eta ahal bada, beharrezkoa izango da eskura dagoen informazio objektibo guztia ematea, salatutako iruzur susmoak onar dezakeen guztia.

Iruzurtzat joko da, hemen darabilgunari dagokionez: aitorpen edo agiri faltsuak, okerrak edo osatugabeak erabili edo aurkeztearekin zerikusia duen edozein egintza edo omisio, ondorio gisa badakar bidegabeki jasotzea edo erabiltzea Europar Batasunaren aurrekontuetako edo Europar Batasunarengatik edo haren izenean administratutako aurrekontuetako funtsak edo aktiboak; ez betetzea informazio jakin bat jakinarazi beharraren betekizun zehatza, ondorio hori bera eraginez; eta funts edo aktibo horiek bidegabeki erabiltzea hasieran esleitu zirenean zegokienaz besteko xedeetarako.

Salaketak izengabeak izan edo ez, Arabako Foru Aldundiak ziurtatzen du errespetatuko duela konfidentzialtasuna eta babestuko dituela datu pertsonalak, eta bermatzen du kontuan hartuko duela salaketa eta salatzaileak ez duela errepresaliarik jasango horregatik.

SNCA - Iruzurraren aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionala, Europako funtsei eragiten dieten iruzurrei edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinaraztea, IGAE WEB