Next Generation - europakofuntsak
Next Generation
Zer dira Next Generation EB funtsak?
Next Generation EB berreskuratzeko aldi baterako tresna bat da, Europako Kontseiluak 2020ko uztailaren 21ean onartua; 750.000 milioi euroko zuzkidura du, eta koronabirusaren pandemiak eragindako kalte ekonomiko eta sozialak konpontzen laguntzea du helburu.
Hauek dira Next Generation EB delakoaren bi tresna handienak:
-
723.800 milioi euroko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (BEM) helburua da estatu kideetan inbertsioa eta erreformak bultzatzea, berreskuratze jasangarria eta erresilientea lortzeko, baita trantsizio ekologikoa eta digitala sustatzea ere.
-
React-EB ekimen berri bat da, krisiari erantzuteko eta hura konpontzeko neurriei jarraipena ematen diena eta neurri horiek zabaltzen dituena. 50.600 milioi euroko zuzkidura du. Funtsak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF), Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) eta Pertsona Ahulenentzako Europako Laguntza Funtsaren (FEAD) bidez gauzatuko dira.
Next Generation EB programak Europako beste programa batzuei ere funts gehigarriak emango dizkie, hala nola Horizonte 2020, InvestEU, Landa Garapena edo Bidezko Trantsizioko Funtsa (FTJ) programei.
Next Generation EBren banakapena
Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa (BEM) | 723.800 milioi € |
---|---|
horietatik maileguak | 385.800 milioi € |
horietatik dirulaguntzak | 338.000 milioi € |
Programa | Zuzkidura |
---|---|
REACT-EB | 50.600 milioi € |
Bidezko Trantsizioko Funtsa | 10.900 milioi € |
Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa | 8.100 milioi € |
Invest UE | 6.100 milioi € |
Europa horizontea | 5.400 milioi € |
Resc UE | 2.000 milioi € |
GUZTIRA | 806.900 milioi € |
Finantzaketa hori lortzeko, Espainiako Gobernuak 'España Puede' izeneko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana egin zuen. Plan horrek 2021-2026 bitartean ezarri beharreko erreformak eta inbertsioak biltzen ditu, lau zeharkako ardatzen gainean: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, lurralde eta gizarte kohesioa eta genero berdintasuna. Espainiako Plana Europako Batzordeak onetsi zuen 2021eko ekainaren 16an, eta EBko Ekonomia eta Finantza Gaietarako Kontseiluak (ECOFIN), berriz, 2021eko uztailaren 13an. Horren ondorioz, 140.000 milioi inguru bideratu ziren, transferentzia (69.528 milioi €) eta mailegu (70.000 milioi €) gisa.
Dokumentu eta lotura interesgarriak
- Europako Batzordea
- EBren sei lehentasun
- Berreskuratzeko plana
-
Kontseiluaren 2021/241 EB Erregelamendua, Europar Batasuna suspertzeko tresna bat ezartzen duena, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorengo susperraldian laguntzeko.
-
Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2021/241 EB Erregelamendua, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena.
-
36/2020 Errege Lege-dekretua, abenduaren 30ekoa, administrazio publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onesten dituena.
-
HFP/1030/2021 agindua, irailaren 29koa, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema ezartzen duena.
-
HFP 1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, Autonomia Erkidegoko eta Tokiko Sektore Publikoko erakundeek eman beharreko informazioaren prozedura eta formatua ezartzen dituena, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren mugarriak eta helburuak bete eta osagaien neurrien aurrekontua eta kontabilitatea gauzatzen direla egiaztatzeko.