INTERREG

Europako Lurralde Lankidetza Europar Batasunaren kohesio politikaren helburuetako bat da; eragile desberdinen artean esperientziak trukatu eta ekintza bateratuak ezartzeko esparrua eskaintzen du. 2014-2020 aldirako hiru lankidetza programa mota bereizi dira: mugaz haraindiko, estatuz haraindiko eta eskualdeen arteko lankidetza.

AFAren parte hartzea Interreg programetan:

INTERREG POCTEFA 2014-2020

Proiektu horren helburu nagusia hauxe da: “Pirinio inguruetako mendiko ekosistemen kalitatea eta haiekin loturik dagoen biodibertsitatea babestea eta hobetzea, hegazti espezie bioadierazgarrien kontserbazio eta kudeaketa ekintzak direla medio, estrategia erkide koordinatuak zehaztuz eta ezarriz".

EAS proiektuaren helburua hizkuntzaren egoera eta bilakaera jasotzea eta ezagutzera ematea da; tresna baliagarria izan behar da adierazteko hizkuntzaren hedapena nolakoa den gizartearen esparru guztietan une zehatz batean, baita denboran zehar izandako bilakaera ere.

Proiektu horren helburu nagusia hauxe da: “Pirinio inguruetako mendiko ekosistemen kalitatea eta haiekin loturik dagoen biodibertsitatea babestea eta hobetzea, hegazti espezie bioadierazgarrien kontserbazio eta kudeaketa ekintzak direla medio, estrategia erkide koordinatuak zehaztuz eta ezarriz".

 

Pirineo / GREEN (green-biodiv.eu)

 

INTERREG EUROPA 2014-2020

WLEren helburua da Europako eskualdeei laguntzea hazkunde jasangarria lortzen, hartara haiei ahalbidetzeko beren balio naturaletan oinarritutako eskualdeko garapen ekonomikoko politikak hobetzea. Basabizitzan oinarritutako ekonomiako jardunbide egokiak elkarbanatuko dira, eta estrategia ekonomiko berritzaile, bideragarri eta erakargarri gisa erakutsiko da WLE.