Egoitza elektronikoak eta espedienteen kudeatzailea eguneratzea Arabako toki erakundeetan - europakofuntsak
Egoitza elektronikoak eta espedienteen kudeatzailea eguneratzea Arabako toki erakundeetan
Arabako Foru Aldundiak Lurralde Orekaren Sailetik ematen duen bultzadari esker, eAdministrazioa osatzen duten aplikazioen suiteak eguneratu egiten dira 60 toki erakundetan (6 kuadrilla, 8 partzuergo eta 2 administrazio batzar), eta Next Generation funtsek 45 udalen proiektua diruz laguntzen dute.
Gaur egungo tresna hauek eguneratu nahi dira:
- Sarrera erregistroa
- Egoitza elektronikoa
- Espedienteen kudeatzailea
- Jakinarazpen elektronikoak
Hori guztia, toki administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzuen digitalizazioa bultzatzen saiatuz, eraldaketa prozesuan lagunduko duten langile espezializatuen babesaren bidez.