Detalle noticias - europakofuntsak
Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.
Helburu espezifikoa: 2.4. Klima-aldaketara egokitzea eta hondamendien arriskua prebenitzea.
Organo kudeatzailea: Mendi Zerbitzua – Nekazaritza Saila.
Aurrekontua:
Inbertsioa: 7.050.000 €
EGEF Laguntza: 2.820.000 €
Proiektuaren azalpena
Arabako Foru Aldundiak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren laguntza izango du, datozen urteetan Arabako Lurralde Historikoan garatu beharreko prebentziozko basogintzako tratamenduak planifikatu eta gauzatzeko eta baso suteak babesteko azpiegitura egokitzeko, helburu hauekin:
- Ezbeharren guztirako kopurua murriztea.
- Sutea gertatuz gero, kalteak gutxitzea, batez ere ibilitako azalera.
- Suteak itzaltzen lan egiten duenari erraztasunak eta segurtasuna ematea.
Prebentziozko basogintza da basogintzako tratamenduak egin eta belar sastrakak kentzea, eta haien bidez basoko erregaia mantendu eta etenak sortu nahi dira, hala nola suebaki eremuak eta pistetako zerrenda osagarriak. Sastrakak kentzea baso suteak prebenitzeko funtsezko elementua da, eta, horrez gain, mendien larre ahalmena handitzen du eta Batasunaren intereseko mendiko larre habitatak hobetzen eta mantentzen ditu.
Beharrezkoa da bide azpiegitura bat egoera egokian mantentzea, erregaiaren etena ez ezik, suteak itzaltzeko bitartekoen sarbidea ere ahalbidetzeko baso sutea gertatuz gero. Baso suteen aurkako babes azpiegitura egokitzeak barne hartzen du zidorrak, bideak eta pistak sortzea, mantentzea eta hobetzea, garrantzi berezia baitute, beren ezaugarriengatik, baso suteak prebenitzeko.
Modu osagarrian, deskribatutako prebentzio jarduketa guztien oinarri izateko, Baso Suteak Prebenitzeko Plan Orokorra eta baso suteak prebenitzeko zonako planak idatziko dira, eta helburua da Plan Orokorra eta zonako planak 2027-2036 hamarkadarako garatuta eta onetsita edukitzea.
Galeria
Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.
Helburu espezifikoa: 2.7 Natura, biodibertsitatea eta azpiegitura berdeak babestea eta sustatzea, baita hiri-eremuetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea.
Organo kudeatzailea: Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzua - Natura Ingurunearen Zuzendaritza – Ekonomia Garapena eta Jasangarritasuna.
Aurrekontua:
Inbertsioa: 300.000 €
EGEF Laguntza: 120.000 €
Proiektuaren azalpena
Ekintza honetarako proiektatutako jarduketak Arabako Lurralde Historikoko degradatutako edo ingurumen kalitate eskaseko hainbat eremutan ingurumena itxuraberritzeko prozesuak ezartzera bideratuta daude. Aurreikusitako ekintzek (nagusiki birsorkuntza ekologikoko landare tratamenduak, lurzorua babestea eta ereite, landaketa eta bioingeniaritzako teknika bidezko landare ezarpena) honako helburu hauek lortu nahi dituzte:
- Eragin antropikoko eremuetan degradatutako eremuak itxuraberritzea, baldin eta haien helburua bada ingurunearen degradazioa eragin duten prozesuen jarraitutasuna saihestea, naturara egokitutako soluzioetan oinarrituta.
- Lurraldeak CO2 hustutegi gisa duen gaitasuna hobetzea, baso naturalaren azalera handituz, klima aldaketa modu aktiboan arintzeko.
- Lurraldearen egokitzapena eta erresilientzia sustatzea, berotze globalaren eta horri lotutako arriskuen aurrean.
- Egoera ekologikoa hobetzea Natura 2000 Sareko guneetan eta ingurumen hauskortasun bereziko beste eremu batzuetan.
- Tanpoi zonak (iragazki berdeak) edo kutsaduratik babestekoak sortzea, hiri, industria eta azpiegitura garapeneko eremuetan. Hiriguneetako eta lan inguruneetako bero boladen aurrean lurraldea hobeto egokitzea.
Galeria
Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.
Helburu espezifikoa: 2.8 Hiri-mugikortasun multimodal eta jasangarria sustatzea, karbonoaren zero isuri netoko ekonomiara doan trantsizioaren barruan.
Organo kudeatzailea: Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzua - Natura Ingurunearen Zuzendaritza – Ekonomia Garapena eta Jasangarritasuna.
Aurrekontua:
Inbertsioa: 3.740.000 €
EGEF Laguntza: 1.496.000 €
Proiektuaren azalpena
Proposatutako jarduketak hiri mugikortasun, eguneroko mugikortasun eta landa eta hiri konexio multimodal jasangarrian oinarritzen dira. Arabako Lurralde Historikoko Ibilbide Berdeen eta Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren jarduteko lehen lehentasun mailan daude (martxoaren 8ko 9/2023 Foru Arauaren bidez onetsia).
Jarduera horiek karbonoaren zero emisio garbiko ekonomiaranzko trantsizioan laguntzen dute, motorrik gabeko mugikortasuna sustatzen baitute, eta, ondorioz, berotegi efektuko gasen emisioak murrizten dituzte. Klima aldaketa arintzen laguntzeaz gain, jarduketa horien helburua da lurralde komunikaziorako alternatiba bat izatea. Motorrik gabeko irisgarritasuna erraztu nahi da, bizikleta erabilerarako ibilbideen bidez, zeinek aukera emango baitute herriguneak landa eremuekin komunikatzeko, bai eta eragin eremuko industrialdeekin, lantokiekin eta hezkuntza zentroekin ere.
Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.
Helburu espezifikoa: 2.7 Natura, biodibertsitatea eta azpiegitura berdeak babestea eta sustatzea, baita hiri-eremuetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea.
Organo kudeatzailea: Natura Ondarearen Zerbitzua – Natura Ingurunearen Zuzendaritza – Ekonomia Garapena eta Jasangarritasuna.
Aurrekontua:
Inbertsioa: 300.000 €
EGEF Laguntza: 120.000 €
Proiektuaren azalpena
Arabako hainbat ibaitan ibaiertzeko basoa birsortzea edo lehengoratzea. Eremu horiek Europako Natura 2000 Sarean sartutako Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu dira, eta, beraz, naturagune Babestuak dira.
Natura 2000 Sarea Europako sare ekologiko bat da, eta hartan, arriskuan dauden espezie edo habitatak dauzkaten tokiak jasotzen dira. Sarearen helburua da toki horiek kontserbazio egoera egokian mantentzea.
Jarduketak egingo dira Arabako sei ibaitan eta Laguardiako aintziretan, haien ingurumena itxuraberritzeko. Ibaiertzeko basoa birsortu edo itxuraberrituko da, eta ibaiertzetan edo inguruneko landaredi naturaletan (haltzak, lizarrak, sahatsak, etab.) berezkoak diren zuhaitz eta zuhaixka espezien, aldaxken eta hazien tokiko barietateak erabiliko dira.
Helburu politikoa: 1.Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa.
Helburu espezifikoa: 1.2 Digitalizazioaren abantailak aprobetxatzea herritarrentzat, enpresentzat, ikerketa-erakundeentzat eta administrazio publikoentzat.
Organo kudeatzailea: Ogasun Zuzendaritza – Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak.
Aurrekontua:
Inbertsioa: 5.057.353€
EGEF Laguntza: 2.022.941€
Proiektuaren azalpena
ZergAraba proiektuaren helburu nagusia da Foru Ogasunaren eraldaketa digitaleko prozesu bati ekitea, funtsezko lau eremu azpimarratuz: prozesuak, pertsonak, datuak eta teknologia.
Proiektuak teknologia berriek eskaintzen duten potentziala ustiatuko du, Foru Ogasunaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko. Harremanetarako modu berriak bultzatuko ditu, herritar eta enpresekiko komunikazioa hobetzeko eta haiei hobeto laguntzeko, zergadun bakoitzaren premietara egokitutako zerbitzu pertsonalizatuagoak ezarriz. Horri guztiari esker, zerga betebeharrak borondatez bete ahal izango dira, berme eta segurtasun handienarekin.
Horretarako, sortzen ari diren teknologiak integratzen dituzten zerbitzu digitalak garatuko dira, aurrera egiteko XXI. mendeko administrazio berritzaileago, seguruago eta hurbilago baterantz.
Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.
Helburu espezifikoa: 2.8 Hiri-mugikortasun multimodal eta jasangarria sustatzea, karbonoaren zero isuri netoko ekonomiara doan trantsizioaren barruan.
Organo kudeatzailea: Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzua - Natura Ingurunearen Zuzendaritza – Ekonomia Garapena eta Jasangarritasuna.
Aurrekontua:
Inbertsioa: 3.000.000 €
EGEF Laguntza: 1.200.000 €
Proiektuaren azalpena
Bizikleta Bideen LPSaren (Lurralde Plan Sektoriala) helburua da, Arabako Lurralde Historikoaren antolamenduaren esparruan, mugikortasun jasangarriko modu bat txertatzea, hala nola bizikleta bidezkoa, motorrik gabeko mugikortasuna garatzeko azpiegituren herri arteko sare berriak sortuz.
Bizikleta Bideen LPS horrek 11 bizikleta bide barne hartzen ditu. Lehendik dagoen bizikleta bidea, zeinak Arroiabe eta Durana herriak lotzen baititu, Vitoria-Gasteiz/Parke Teknologikoa bizikleta bidea eta lurraldean zehar dauden beste 9. Foru Aldundiaren asmoa da datozen urteetan haiek garatzea. Laster, VC10 Laguardia-Elciego proiektua idatziko da, ondoren gauzatzeko.
VC-2 Vitoria-Gasteiz– Parke Teknologikoa
Bizikleta bideak Vitoria-Gasteiz eta Arabako Parke Teknologikoa lotzen ditu hego iparralderantz, Miñaon, non 3.500 pertsonak baino gehiagok lan egiten baitute. Arabako Foru Aldundiak ia 2,3 milioi euro inbertitu ditu proiektu horretan, lurraldeko enpresa gune horretan bizikleta bidezko mugikortasuna errazteko. Proiektua N-240 errepidearen ezkerraldeko zerbitzu bidearen paraleloan garatuko da, eta, ondoren, mendebalderantz biratuko da, parke teknologikora sartzeko lurzati bide baten bidez.
Ibilbideak 5,5 kilometroko ibilbide bereizia eta segurua eskatzen du. Zati bat (3,3 km) Arabako Foru Aldundiak egingo du, eta bestea, Vitoria-Gasteizko Udalak. Azpiegiturak malda leunak ditu, eta gehienez ere % 6koa. Halaber, argiztapena, bizikletak konpontzeko gune bat (ibilbidearen erdian) eta erabiltzaileen kopurua zenbatzeko aukera emango duen edukiera sistema bat ditu.
Proiektu hori Arabako Bizikleta Bideen Sarearen proiektuaren parte da, bizikleta garraiobide gisa erabiltzea sustatzeko ibilbide laburreko nahitaezko joan-etorrietarako (lana, ikasketak, etab.).
Galeria



