Sexu indarkeriaren biktimentzako 24 orduko laguntza integraleko zerbitzua

Berdintasunerako Ministerioak – Genero-indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritzak horretarako egindako "Sexu indarkerian espezializatutako zentroak – Krisi Zentroak abian jartzeko gida orientagarria"ren arabera, 24 orduko Krisi Zentroa zuzenduko da sexu indarkeriaren biktima diren emakume helduei (duela gutxikoak edo ez) eta indarkeria horren zeharkako biktimei lehentasunezko arreta ematera, edozein motatako sexu indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko, bakoitzaren beharrizanen eta eskarien arabera.

24 orduko Krisi Zentroek honako arreta hauek emango dituzte:

  • Informazioa eta telefono bidezko arreta, 24 orduz, urteko 365 egunetan.

  • Zuzeneko eta zeharkako biktimen krisian edo larrialdietan esku hartzea, 24 orduko arretarekin eta erakundeen arteko koordinazio trinkoarekin.

  • Epe ertain/luzeko esku hartzea, batez ere arreta psikologikoa, soziojuridikoa eta gizarte laguntza erreparazio prozesuan.

  • Prebentzio eta sentsibilizazio jarduerak.