Urbitik proiektua - europakofuntsak
Urbitik proiektua
Lurraldeko uraren ziklo integrala hobetzen eta digitalizatzen aurrera egiteko, Arabako Foru Aldundiak Urbitik proiektua bultzatu eta garatuko du, Arabako Urbide Ur Partzuergoarekin batera.
Proiektu orokorraren barruan egin nahi diren jarduketek uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzea ahalbidetuko dute, bai eta kudeaketa integratuaren, egoera ekologiko onaren, arrazionaltasun ekonomikoaren, kontuak ematearen, gardentasunaren, parte hartze publikoaren, malgutasunaren eta diziplinartekotasunaren eskaera berriei erantzutea ere.
Zehazki, Aldundiak energia gastua optimizatzeko eta CO2 emisioak murrizten laguntzeko jarduketak egingo ditu, zenbait araztegitan energia berriztagarriak erabiliz, baita horrelako azpiegituren kudeaketaren telekontrola eta teleagintea hobetzeko ere, kudeaketa zentralizatua eta urrunekoa erraztuko duen kontrol zentro bat ezarriz, isurketen kontrola eta, azken batean, uraren kalitatea hobetuz.