Nekazaritza eta abeltzaintza sektorerako laguntzak

Azalpena: deialdiak lau laguntza programa ditu inbertsio planak finantzatzeko, proiektu estrategikoak gauzatu ahal izateko honako hauetarako: abeltzaintzan simaurrak kudeatzeko sistema berriak abian jarri, berotegiak osorik eraldatu eta modernizatu, efizientzia energetikoa hobetu, energia berriztagarrien bidezko hornidura sistemen erabilera eta garapena bultzatu, eta doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak aplikatzea sustatu nekazaritza eta abeltzaintza sektorean.

Aurrekontuko zuzkidura: 1.024.920 euro

 

 

  

 

Laguntzak biosegurtasunaren arloko inbertsioetarako, abereak errepidez garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroak hobetu edo eraikitzeko, eta ugalketarako landare materialen ekoizle jakin batzuek mintegietan biosegurtasunaren arloko inbertsioak egiteko.

Aurrekontuko zuzkidura: 261.744,60 euro