MOVES III PROGRAMA

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura instalatzea Arabako Foru Aldundiaren Ogasuneko eta Ibilgailu Parkeko garajeetan

Ingurumen helburuak (energia gastuak optimizatzea eta garapen jasangarria) betetzeko, dauden behe-tentsioko instalazio elektrikoak egokitzeko asmoa dago, azpiegitura erkideak handiagotuz, ibilgailu elektrikoetarako kargagailu sare bat elikatzeko gai den instalazio elektriko bat edukitzeko.

2022. urtea bukatu baino lehen, 28 karga-puntu instalatuko dira, 7,4 kWko potentziarekin eta 46.199,03 euroko inbertsioarekin, BEZa barne.

Aldundiak hamar ibilgailu elektriko berri eskuratu ditu bere ibilgailu parkerako

Next Generation EU laguntzen esparruan, Arabako Foru Aldundiak hamar ibilgailu erosi ditu MOVES III-2021 planaren barruan emandako laguntzekin.

JEEP markako (Renegade PHEV modeloa) zero emisioko ingurumen bereizgarria duten 3 lur orotako erosi dira, MITSUBISHI markako (Eclipse PHEV modeloa) zero emisioko ingurumen bereizgarria duen 6 S.U.V. eta DACIA markako (Spring Extreme modeloa) zero emisioko ingurumen bereizgarria duen auto bat.

Jeepek 180 CV-ko potentzia dute eta 46 km-ko autonomia modu elektrikoan. Homologatutako kontsumoa 165 kW/km da.

Mitsubishiak 172 CV-ko potentzia du eta 55 km-ko autonomia modu elektrikoan. Homologatutako kontsumoa, ziklo mistoan, 2,2 l/100 km-koa da.

Dacia auto elektriko hutsa da (EV), 65 CV-ko potentzia du, 310 km-ko autonomia modu elektrikoan eta 26,8 Kwh-ko ahalmena duen bateria. Homologatutako kontsumoa 8,93 kW/100km da.

Bi Jeepen kostua 39.431,68 euro da, eta hirugarrenarena 39.995 euro, BEZa barne. Mitsubishien unitate kostua 36.950 euro da, BEZa barne; Daziarena, berriz, 28.374,50 euro, BEZa barne.