HONDAKINAK ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

Tamaina handiko materialak kudeatzeko, konpontzeko eta berrerabiltzeko Arabako zentroa

Arabako Lurralde Historikoan zentro bat sortzea kontsumo produktuen konponketa eta bigarren eskuko salmenta sustatzeko. Zentro horretan, tamaina handiko produktuak eta birziklatzeko berrerabili ezin diren produktuak prestatuko dira eta berrerabileraren aldeko beste laguntza neurri batzuk ezarriko dira, gizarte bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko, horretarako lanpostu espezifikoak sortuz.

 

Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2017-2030 Planean (HHP 2030) jasotako 41. eta 52. ekintzei dagokie.

 

 

Konposta egiteko instalazioa Gasteizen, bereizita bildutako frakzio organikoa balorizatzeko

Biohondakinetatik abiatuta konposta egiteko instalazio bat eraikitzea, urtean 24.000 tonako edukierarako. Gasteizko udalerrian kokatuko da eta Arabako Lurralde Historiko osoari emango dio zerbitzua.

Horrela, Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2017-2030 Planean (HHK 2030) identifikatutako biohondakinen kudeaketa hobetu nahi da, Europan 2025erako eta 2030erako ezarritako ingurumen helburuak betetzeko lehentasunezko frakzio nagusi gisa, bai eta 51. ekintzari erantzun ere (Konposta egiteko instalazioak eraikitzea, Arabako Lurralde Historikoan gaikako bilketatik eratorritako biohondakina tratatzeko).
 

Garbigune berri bat eraikitzea Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillan

Garbigune berri bat eraikitzea Arabako Lurralde Historikoan, Arabako Errioxaren mendebaldean, eskualde horretan Oionen dagoena osatzeko. Eraikuntza hori Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2017-2030 Planaren (HHP 2030) 48. ekintzaren barruan dago aurreikusita.

Garbiguneak etxeko hondakin bereziak gaika biltzeko zentroak dira. Hondakin horien kopurua eta bolumena dela-eta, ezin dira hiri hondakinak biltzeko ohiko edukiontzietan utzi, eta, gainera, berrerabili, birziklatu eta balorizatu daitezke.

Instalazio horiek, hondakinak uzteko lekutzat hartzeaz gain, hondakinen kudeaketako jardunbide egokiak sustatzeko hezkuntza guneak izan nahi dute; horretarako, garbigune berriak ingurumen gela bat edukiko du.

 

Arabako Lurralde Historikorako puntu berde mugikor berria

Emaitza onak, biztanleriaren erantzun gero eta handiagoa eta sortutako hondakin frakzioen gorakada ikusita, egungo zerbitzua hobetu nahi da, hirugarren ibilgailu bat erosiz, etxeko hondakinen bilketa maiztasuna indartzeko eta jarduera eremua Gasteizko Kuadrillako landa eremura zabaltzeko.

Ibilgailuak edukiontziak izango ditu, etxe partikularretan, saltoki txikietan eta enpresa txikietan sor daitezkeen hondakin bereziak biltzeko eta sailkatzeko, baldin eta ez badatoz bat jardueraren xede den hondakin nagusiarekin.

Helburu nagusia Arabako landa inguruneko hondakinen gaikako bilketa erraztea da, zerbitzu horiek eskura izateko aukerak, oinarrizkotzat jotzen direnak, Arabako landa eta hiri biztanleriaren artean berdintzeko.

Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean (HHP 2030) jasotako 38. ekintzari dagokio.