ETXEAN BAI proiektua

Adinekoek beren etxeetan jarrai dezaten sustatzeko sistema oso eta antolatu bat sortuko da, arreta eta zaintza mota guztiekin, erabiltzailea monitorizatzea ahalbidetuko duen teknologiaren bidez.

Etxean Bai proiektuak erreferentzia zentro bat izango du, mendekotasuna duen eta, aldi berean, etxean bizi den pertsonak teknologia berrien bidez bere egoeraren aldizkako jarraipena eta monitorizazioa jaso dezan, eta laguntza mota desberdinetara bertaratzeko aukera ere izan dezan. Pertsonaren jarraipen programa telematikoki egingo da, ahal dela, pertsonaren etxean aplikazio erabilerraz bat jarrita; hala ere, beste bide batzuetatik ere osatu ahal izango da, hala nola telefonoz edo aurrez aurre.