Garraioa - europakofuntsak
Alavabus eta Arabako Eskualde Garraio Zerbitzuko lineetako bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzuen datu aurreratuak sortzea eta trukatzea
Arabako Foru Aldundiak, Euskadiko Garraio Agintaritza osatzen duten gainerako administrazioekin batera, Eusko Jaurlaritza buru duen MoveEuskadi proiektuan parte hartzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten garraiobide publiko guztien integrazio digitalean aurrera egiteko, eta, horrela, herritarren eskura jartzeko garraiobideen zerbitzu eskaintzaren ezagutza hobetzen, eta, ondorioz, garraiobide horien erabilera errazten eta sustatzen duten tresnak.
Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak, proiektu honen barruan, Alavabus eta Arabako Eskualde Garraio Zerbitzuko lineetako bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzuen datu aurreratuak sortu eta trukatzeko lanak egingo ditu.