Natura 2000 sareko guneetako eremu degradatuen ingurumena eta haiei loturiko azpiegitura berdea eta urdina itxuraberritzea


Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.

Helburu espezifikoa: 2.7 Natura, biodibertsitatea eta azpiegitura berdeak babestea eta sustatzea, baita hiri-eremuetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea.

Organo kudeatzailea: Natura Ondarearen Zerbitzua – Natura Ingurunearen Zuzendaritza – Ekonomia Garapena eta Jasangarritasuna.

Aurrekontua:
Inbertsioa:
300.000 €
EGEF Laguntza: 120.000 €

Proiektuaren azalpena

 


Arabako hainbat ibaitan ibaiertzeko basoa birsortzea edo lehengoratzea. Eremu horiek Europako Natura 2000 Sarean sartutako Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu dira, eta, beraz, naturagune Babestuak dira. 

Natura 2000 Sarea Europako sare ekologiko bat da, eta hartan, arriskuan dauden espezie edo habitatak dauzkaten tokiak jasotzen dira. Sarearen helburua da toki horiek kontserbazio egoera egokian mantentzea.

Jarduketak egingo dira Arabako sei ibaitan eta Laguardiako aintziretan, haien ingurumena itxuraberritzeko. Ibaiertzeko basoa birsortu edo itxuraberrituko da, eta ibaiertzetan edo inguruneko landaredi naturaletan (haltzak, lizarrak, sahatsak, etab.) berezkoak diren zuhaitz eta zuhaixka espezien, aldaxken eta hazien tokiko barietateak erabiliko dira.