Baso suteak prebenitzeko jarduketak - europakofuntsak
- Hasiera
- EGEF 2021-2027
- Proiektuak
- Baso suteak prebenitzeko jarduketak

Proiektuak
Baso suteak prebenitzeko jarduketak
Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.
Helburu espezifikoa: 2.4. Klima-aldaketara egokitzea eta hondamendien arriskua prebenitzea.
Organo kudeatzailea: Mendi Zerbitzua – Nekazaritza Saila.
Aurrekontua:
Inbertsioa: 7.050.000 €
EGEF Laguntza: 2.820.000 €
Proiektuaren azalpena
Arabako Foru Aldundiak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren laguntza izango du, datozen urteetan Arabako Lurralde Historikoan garatu beharreko prebentziozko basogintzako tratamenduak planifikatu eta gauzatzeko eta baso suteak babesteko azpiegitura egokitzeko, helburu hauekin:
- Ezbeharren guztirako kopurua murriztea.
- Sutea gertatuz gero, kalteak gutxitzea, batez ere ibilitako azalera.
- Suteak itzaltzen lan egiten duenari erraztasunak eta segurtasuna ematea.
Prebentziozko basogintza da basogintzako tratamenduak egin eta belar sastrakak kentzea, eta haien bidez basoko erregaia mantendu eta etenak sortu nahi dira, hala nola suebaki eremuak eta pistetako zerrenda osagarriak. Sastrakak kentzea baso suteak prebenitzeko funtsezko elementua da, eta, horrez gain, mendien larre ahalmena handitzen du eta Batasunaren intereseko mendiko larre habitatak hobetzen eta mantentzen ditu.
Beharrezkoa da bide azpiegitura bat egoera egokian mantentzea, erregaiaren etena ez ezik, suteak itzaltzeko bitartekoen sarbidea ere ahalbidetzeko baso sutea gertatuz gero. Baso suteen aurkako babes azpiegitura egokitzeak barne hartzen du zidorrak, bideak eta pistak sortzea, mantentzea eta hobetzea, garrantzi berezia baitute, beren ezaugarriengatik, baso suteak prebenitzeko.
Modu osagarrian, deskribatutako prebentzio jarduketa guztien oinarri izateko, Baso Suteak Prebenitzeko Plan Orokorra eta baso suteak prebenitzeko zonako planak idatziko dira, eta helburua da Plan Orokorra eta zonako planak 2027-2036 hamarkadarako garatuta eta onetsita edukitzea.
Galeria