Arabako Ibilbide Berdeak


Helburu politikoa: 2. Europa berdeago bat.

Helburu espezifikoa: 2.8 Hiri-mugikortasun multimodal eta jasangarria sustatzea, karbonoaren zero isuri netoko ekonomiara doan trantsizioaren barruan.

Organo kudeatzailea: Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzua - Natura Ingurunearen Zuzendaritza – Ekonomia Garapena eta Jasangarritasuna.

Aurrekontua:
Inbertsioa:
3.740.000 €
EGEF Laguntza: 1.496.000 €

Proiektuaren azalpena

 


Proposatutako jarduketak hiri mugikortasun, eguneroko mugikortasun eta landa eta hiri konexio multimodal jasangarrian oinarritzen dira. Arabako Lurralde Historikoko Ibilbide Berdeen eta Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren jarduteko lehen lehentasun mailan daude (martxoaren 8ko 9/2023 Foru Arauaren bidez onetsia). 

Jarduera horiek karbonoaren zero emisio garbiko ekonomiaranzko trantsizioan laguntzen dute, motorrik gabeko mugikortasuna sustatzen baitute, eta, ondorioz, berotegi efektuko gasen emisioak murrizten dituzte. Klima aldaketa arintzen laguntzeaz gain, jarduketa horien helburua da lurralde komunikaziorako alternatiba bat izatea. Motorrik gabeko irisgarritasuna erraztu nahi da, bizikleta erabilerarako ibilbideen bidez, zeinek aukera emango baitute herriguneak landa eremuekin komunikatzeko, bai eta eragin eremuko industrialdeekin, lantokiekin eta hezkuntza zentroekin ere.