Uribarri Ganboako urtegiko hondartzak eta natura ingurunea - europakofuntsak
Uribarri Ganboako urtegiko hondartzak eta natura ingurunea
Jarduketa honen helburua da Arabako barnealdeko hondartzetako helmuga turistikoan jardutea, bai eta Uribarri Ganboako urtegiaren natura ingurunean ere, han baitaude hondartzak. Helmuga hori bandera urdina duten Landa, Moskurrio eta Salurriagako hondartzek, Landa eta Garaioko parke probintzialek eta Mendixurko Parke Ornitologikoak osatzen dute. Parke hori Nazioarteko Garrantzia duen Ramsar Hezegune izendatutako gune batean dago, eta Natura 2000 Sarearen parte ere bada.
Helburu nagusia da Uribarri Ganboako urtegiaren inguruko eskaintza turistikoa eta erabilera indartzea eta dibertsifikatzea, proposatutako planaren emaitzek hondartzetako eta Uribarri Ganboako urtegiaren inguruko helmuga eraldatzea bultza dezaten, helmuga urdin jasangarri, digital eta gertuko testuinguru sozioekonomikoaren integratzaile bihur dadin.