Toki erakundeen udal errolda kudeatzeko sistemak digitalki eraldatzeko eta modernizatzeko proiektua

Toki erakundeen eraldaketa digitalean eta modernizazioan aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin, proiektu honen bidez honako hauek lortu nahi dira:

  1. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen dituen toki erakundeen udal erroldak hobetzea eta eguneratzea, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) zehaztutako parametroen arabera.

  2. Udal errolda horien eta INEren arteko elkarreragingarritasuna eta lotura hobetzea, administrazio publikoen artean mota horretako datuak trukatzeko eta eguneratzeko sistema hobetzeko xedearekin.

  3. Lurraldeari buruzko informazioa kudeatzeko sistema eraginkorragoa izatea. Horretarako, udal eremuko datu baseak sortuko dira, lurraldeko errolda informazioa eta pertsonei buruzko errolda informazioa erabat bereizteko eta eguneratzeko.

Sistemak digitalki eraldatzeko eta modernizatzeko proiektua