Natura asfaltoen meatze paisaiak eta Vasco-Navarro bide berdea

Proiektuaren azken helburua da Arabako Mendialdean turismo industrialeko produktu bat sortzea, natura asfaltoen meatze paisaiei balioa emanez eta eskualdeko baliabide ekoturistiko garrantzitsuenekin sinergiak sortuz (Vasco-Navarro Trenbide Zaharraren Bide Berdea eta Izkiko Parke Naturala) eta Lucia meategiarekin. Horrenbestez, tokiko eta eskualdeko turismo eskaintza dinamizatu nahi da, meategi eta industria lurraldeari lotuta eta natura eta kultura ondarean oinarrituta. Hauek dira proiektuak jasotzen dituen bi ekintza nagusiak:

  • Vasco-Navarro trenbide zaharraren Atauriko geltokiaren eraikinaren birgaitze iraunkorra.

  • Natura asfaltoen meatze paisaien interpretazio ibilbidea egokitzea.