Karbono aztarna murrizteko instalazio fotovoltaikoak - europakofuntsak
Karbono aztarna murrizteko instalazio fotovoltaikoak
Instalazio fotovoltaikoa Izkiko Parketxean
Arabako Foru Aldundiak bere eraikinetan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko duen estrategiaren esparruan, Izkiko Parke Naturaleko parketxean eguzki energia elektrikoa sortzeko instalazio bat jartzeko proiektua garatuko da.
Helburua da energia berriztagarria sortzea eguzki teknologia fotovoltaikoaren bidez, eta eraikinaren karbono aztarna murriztu ahal izatea. Proposatutako instalazioak eraikinaren banaketa sarearekin paraleloan konektatuta daude autokontsumo erregimenean, soberakinak konpentsatuta. Modu sinplifikatuan egikarituko dira instalazioa eraikinaren ingurunean sartzeko, lehendik dauden azpiegituretan inolako aldaketarik edo egokitzapenik eragin gabe.
Panel bakoitzak 60 zelula mono kristalino ditu, 156 x 156 mm-koak (6 "x 6") eta seriean konektatuta daude, silizio mono kristalinozkoak. Izkirako, guztira, 30 modulu aurreikusten dira; 44,5 m2-ko azalera hartuko dute eta eraikinaren energiaren % 12 estaliko dute.

Instalazio fotovoltaikoa AFAren moldiztegian
50 kW-ko potentzia nominala duen eguzki instalazio fotovoltaikoa, Arabako Foru Aldundiaren moldiztegia bera hornitzeko.

Instalazio fotovoltaikoa AFAren Zerbitzu Parkean
90 kW-ko potentzia nominala duen eguzki instalazio fotovoltaikoa, Arabako Foru Aldundiaren Zerbitzu Parkea bera hornitzeko.








