"Ignacio Aldecoa Kultura Etxea" Liburutegi Publikoaren bibliografia funtsak berritzea - europakofuntsak
"Ignacio Aldecoa Kultura Etxea" Liburutegi Publikoaren bibliografia funtsak berritzea
Liburutegietako funtsak hornitzeak eta/edo berritzeak bermatu egiten die herritarrei, edozein dela ere haien bizilekua edo egoera, liburuetarako sarbide libre eta mugarik gabea, eta horrek lurralde eta gizarte kohesioa sustatzen laguntzen du.
Premisa horri jarraiki, Ignacio Aldecoa Kultura Etxearen funts bibliografikoaren zati bat berritu da, liburutegi publikoaren erabiltzaileen tipologia desberdinei bilduma askotarikoa, orekatua eta eguneratua eskaintzearren. Horretarako, hainbat liburu eskuratu dira, besteak beste, dibulgazio liburuak, liburu tekniko eta zientifikoak, bidaia gidak, beste hizkuntza batzuetako irakurketa mailakatuko liburuak, beste hizkuntza batzuetako literatura eta irakurketa errazeko eta letra handiko liburuak.