Gebaratarren dorre-jauregia Donejakue Bidearen espazio turistiko eta kultural gisa birgaitzea - europakofuntsak
Gebaratarren dorre-jauregia Donejakue Bidearen espazio turistiko eta kultural gisa birgaitzea
Kultura ondasun hori, zeina Donejakue Bideari eta Araba bide historikoen bidegurutzetzat jotzeari lotuta baitago, aukera bat da landa eremuan kultura baliabide berriak garatzeko, dagoen ondare historikoa erabiliz.
Kultura intereseko ondasunaren birgaitze integralak hauexek barne hartzen ditu: energia efizientzia hobetzea, irisgarritasun unibertsaleko sistemak jartzea, instalazioak klima aldaketara egokitzea eta eduki didaktikoak sortzea baliabide teknologikoen bidez.
Proiektuaren helburua da kultura ekoizpenean eta ezagutzaren sozializazioan laguntzea, ondare inklusiboaren bidez, eta, horretarako, ingurumen irizpideei eta klima aldaketara egokitzeko irizpideei jarraituko zaie, bai obra fasean, bai eraikinaren erabileran.

