Erantzukizun politikoen auzitegiaren (1939-1941) espediente judizial historikoen erreprodukzio digitala

Kultura eta Kirol Ministerioak kultura zerbitzu handiak bultzatzeko gidatu duen ekimenaren esparruan, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak finantzatutako zenbait proiektu jarri dira abian, artxibo historikoen digitalizazioa hobetzeko.

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Saila Burgosko Erantzukizun Politikoen Eskualdeko Auzitegiak 1939 eta 1941 bitartean epaitutako arabarren 1.125 espediente judizialen erreprodukzio digitala eta katalogazioa egiten ari da. Erantzukizun politikoen Legea 1939an onetsi zuen erregimen frankistak Gerra Zibila amaitzean, disidentzia politikoa isun ekonomikoekin eta ondasunen konfiskazioarekin galarazi eta zigortzeko.

Proiektu horren bidez –eta Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legean xedatutakoa betez–, Arabako Foru Aldundiak Arabako Artxiboan gordetzen den dokumentazio historiko garrantzitsu hori kontsultatu ahal izango dela bermatzen du.