Arabako foru egoitzentzako laguntza integralaren proiektua (AFA) - europakofuntsak
Arabako foru egoitzentzako laguntza integralaren proiektua (AFA)
Proiektuak jasotzen du gaur egungo foru egoitzen baldintzak berregituratzea, etxe baten antzekoagoak izan daitezen, eta, horretarako, unitate modular txikietan antolatzea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berritzaile berrietan oinarritutako ekipamenduz hornitzea.
Askotariko berritze lanak egingo dira foru egoitzak modernizatzeko; esate baterako, goitik behera birmoldatuko da Samaniegoko egoitza, eta espazio komunak berrituko dira bai adinekoen zentroetan (Amurrioko, Txagorritxuko eta Ajuriako egoitzak), bai desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako Goizalde egoitzan. Halaber, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako egoitza zentro eta eguneko zentro berri bi sortuko dira, Arratzua-Ubarrundian eta Laudion.