Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikoan induskatutako egiturak sendotzea eta zaharberritzea - europakofuntsak
Iruña Veleiako aztarnategi arkeologikoan induskatutako egiturak sendotzea eta zaharberritzea
Iruñaren interes arkeologikoa agerikoa da, eta duela mende askotatik ezaguna. Han daude Veleia hiri erromatarraren aurriak, eta hori dela medio, Arabako eta Euskal Herri osoko Antzinaroaren Historia ulertzeko leku interesgarria da eta aparteko potentziala du. Hori dela eta, esparru harresitua, Iruñako oppidum deritzona, monumentu historiko izendatu zen 1916. urtean, eta monumentu historiko artistiko nazional geroago, 1984an. Gaur egun, kultura ondasun kalifikatua da, monumentu multzo kategoriarekin, Euskal Kultura Ondarearen Legearen babespean.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatutako jarduketak harresiaren mendebaldeko horma atalera bideratuko dira. Esku hartzeak egingo dira O3 kubotik O11ra artean, eta oppidumaren barrualdeko bi gunetan: Pompeia Valentinaren domusean eta harresiaren aldameneko egituretan, hegoaldeko atearen alboan, Elorza sektorea izenekoan. Proiektuan aurreikusi da, halaber, elementu itsusgarriak kentzea (asfaltatutako errepidea kentzea), harresiaren ondoko bidean konponketa puntualak egitea eta obrak eskatzen dituen esku hartze arkeologiko guztiak egitea (zundaketak hondeatzea, altxaeren irakurketa estratigrafikoa eta kontrol arkeologikoak egitea).