Egoitza elektronikoak eta espedienteen kudeatzailea eguneratzea Arabako toki erakundeetan

Arabako Foru Aldundiak Lurralde Orekaren Sailetik ematen duen bultzadari esker, eAdministrazioa osatzen duten aplikazioen suiteak eguneratu egiten dira 60 toki erakundetan (6 kuadrilla, 8 partzuergo eta 2 administrazio batzar), eta Next Generation funtsek 45 udalen proiektua diruz laguntzen dute.

 

Gaur egungo tresna hauek eguneratu nahi dira:

  • Sarrera erregistroa
  • Egoitza elektronikoa
  • Espedienteen kudeatzailea
  • Jakinarazpen elektronikoak

 

Hori guztia, toki administrazioek eskaintzen dituzten zerbitzuen digitalizazioa bultzatzen saiatuz, eraldaketa prozesuan lagunduko duten langile espezializatuen babesaren bidez.

actualicacion digital


Financiado por la UE

Plan de recuperación, transformación y resiliencia

Espainiako Gobernuko Lurralde Politika

Arabako Foru Aldundia

 
 
 
Aurrebista

Sobrongo zundaketatik Sobrongo La Playa auzoraino hornidura hodia berritzeko obrak

Lantarongo hornidura sistema elikatzen duen zundaketa batetik, Ebro ibaiko urtegiaren ondoan, eta Sobrongo herriguneraino (La Playa auzoa) 3,3 kilometroko luzera duen egungo ur eroanbidea berritzeko obrak.

Helburua Arabako Lantaron, Sobron, Bergonda, Fontecha eta Larrazubiko udalerrietako herriguneetan horniduraren segurtasuna eta kalitatea handitzea da, baita etorkizunean hornidura sistema Lantaron udalerriko beste gune batzuetara zabaltzen laguntzea ere, eta industrialdera eta mugakide diren beste udalerri batzuetako (Ribabellosa edo Espejo) herriguneetara ere bai.

Zundaketa hau baliabide estrategikoa da lurraldean, bere izaera artesiarragatik eta bere emari garrantzitsuagatik, 100 l/s ingurukoa; gainera, iraganean ur haren urak sendagarri gisa katalogatuta zeuden.

Obra hori Uraren Euskal Agentziarekin lankidetza hitzarmena sinatuta gauzatuko da. Hitzarmen horren bidez, “Sobrongo sistemaren hornidura proiektuaren 1. proiektu xehatuko obrak (Sobrongo zundaketa-Presa-Sobrongo hornidura biltegia tartea)” egingo dira.
 

Sobrongo zundaketatik Sobrongo La Playa auzoraino hornidura hodia berritzeko obrak
 

Aurrebista

Barriako aterpetxean biomasako bi galdara hornitzea eta instalatzea

DUS 5000 PROGRAMA

Barriako aterpetxean berokuntzarako ura eta ur bero sanitarioa lortzeko berokuntza ekipoen (gasolio galdarak) eta haiei lotutako elementuen ordez 200 kW-eko biomasa galdarak jartzea, berokuntzarako ura eta ur bero sanitarioa lortzeko.

Inbertsioa: 370.967,26 €

Laguntza: 266.175,80 €

 
Datu teknikoak ordezkapenaren aurretik eta ondoren (CO2 emisioak eta energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa)
Ordezkapena egin aurretik 2023. urtea 2024. urtea
CO2 emisioak EP ez-berriztagarria CO2 emisioak EP ez-berriztagarria CO2 emisioak EP ez-berriztagarria
119.672 kg/urte 453.679,2 kWh/urte 3.900,76 kg 18.420,26 kWh 4.198,5 kg 19.826,1 kWh

 

CO2 isuriak % 96,7 murriztu ziren 2023an.

CO2 isuriak % 96,49 murriztu ziren 2024an.

 

Barriako aterpetxean biomasako bi galdara hornitzea eta instalatzea

 
Proyecto financiado por la UE
 
 
 
 

 

 

 

 

 

 

Instalazio fotovoltaikoa Izkiko Parketxean, karbono aztarna murrizteko

Arabako Foru Aldundiak bere eraikinetan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko duen estrategiaren esparruan, Izkiko Parke Naturaleko parketxean eguzki energia elektrikoa sortzeko instalazio bat jartzeko proiektua garatuko da.

Helburua da energia berriztagarria sortzea eguzki teknologia fotovoltaikoaren bidez, eta eraikinaren karbono aztarna murriztu ahal izatea. Proposatutako instalazioak eraikinaren banaketa sarearekin paraleloan konektatuta daude autokontsumo erregimenean, soberakinak konpentsatuta. Modu sinplifikatuan egikarituko dira instalazioa eraikinaren ingurunean sartzeko, lehendik dauden azpiegituretan inolako aldaketarik edo egokitzapenik eragin gabe.

Panel bakoitzak 60 zelula mono kristalino ditu, 156 x 156 mm-koak (6 "x 6") eta seriean konektatuta daude, silizio mono kristalinozkoak. Izkirako, guztira, 30 modulu aurreikusten dira; 44,5 m2-ko azalera hartuko dute eta eraikinaren energiaren % 12 estaliko dute.
 

 

 

EBk finantzatutako programa

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

Lurraldeko uraren ziklo integrala hobetzen eta digitalizatzen aurrera egiteko, Arabako Foru Aldundiak Urbitik proiektua bultzatu eta garatuko du, Arabako Urbide Ur Partzuergoarekin batera.

Proiektu orokorraren barruan egin nahi diren jarduketek uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria bermatzea ahalbidetuko dute, bai eta kudeaketa integratuaren, egoera ekologiko onaren, arrazionaltasun ekonomikoaren, kontuak ematearen, gardentasunaren, parte hartze publikoaren, malgutasunaren eta diziplinartekotasunaren eskaera berriei erantzutea ere.

Zehazki, Aldundiak energia gastua optimizatzeko eta CO2 emisioak murrizten laguntzeko jarduketak egingo ditu, zenbait araztegitan energia berriztagarriak erabiliz, baita horrelako azpiegituren kudeaketaren telekontrola eta teleagintea hobetzeko ere, kudeaketa zentralizatua eta urrunekoa erraztuko duen kontrol zentro bat ezarriz, isurketen kontrola eta, azken batean, uraren kalitatea hobetuz.
 

Urbitik proiektua

 

EBk finantzatutako programa

Gobierno de España

Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia

Diputación Foral Álava

Aurrebista
Aurrebista

Urbitik proiektua

AFAren ibilgailu elektrikoen flota 25 unitatera iritsi da

Next Generation EU laguntzen esparruan, Arabako Foru Aldundiak MOVES III programaren dirulaguntzak jaso dituzten hogeita bost ibilgailu ditu.

Hauek dira: energia elektriko hutsezko 2 furgoneta, Peugeot markakoak (e-patner modeloa); 4 SUV, KIA markakoak (Sportage modeloa), zero emisio ingurumen bereizgarridunak; 10 lur orotako, JEEP markakoak (Renegade PHEV modeloa), zero emisio ingurumen bereizgarridunak; 6 SUV, MITSUBISHI markakoak (Eclipse PHEV modeloa), zero emisio ingurumen bereizgarridunak; eta hiru automobil, zero emisio ingurumen bereizgarridunak, haietatik bat, DACIA markakoa (Spring Extreme modeloa) eta, beste biak, VOLKSWAGEN markakoak (Golf eHybrid 1.4 TSI modeloa).

Azken bi automobil horiek, hibrido ahokagarriak, 204 ZPko potentzia konbinatua dute, eta modu elektrikoan 71 km-ko autonomia. Ziklo mistoko kontsumo homologatua 0,9 l/100 km-koa da, eta kostu unitarioa 35.000 euro da, BEZa barne.

Europako lurralde – lankidetza (INTERREG)

Kohesio-politikaren helburua da Europako lurralde-lankidetza, muga nazionalak gainditzen dituzten arazoak konpontzen eta lurraldeen potentziala modu bateratuan garatzen saiatzen baita.

Europako Lurralde Lankidetza lau kapitulutan oinarritzen da, eta Arabak hirutan har dezake parte.

Osagai nagusiak: 

INTERREG A

INTERREG C

Interreg C

 

INTERREG EUROPA
 

Interreg Europa
 

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura instalatzea Arabako Foru Aldundiaren Ogasuneko eta Ibilgailu Parkeko garajeetan

Ingurumen helburuak (energia gastuak optimizatzea eta garapen jasangarria) betetzeko, dauden behe-tentsioko instalazio elektrikoak egokitzeko asmoa dago, azpiegitura erkideak handiagotuz, ibilgailu elektrikoetarako kargagailu sare bat elikatzeko gai den instalazio elektriko bat edukitzeko.

2022. urtea bukatu baino lehen, 28 karga-puntu instalatuko dira, 7,4 kWko potentziarekin eta 46.199,03 euroko inbertsioarekin, BEZa barne.

karga-puntuak kotxe elektrikoarentzat

Europar Batasunaren atari orokorra

Europar Batasuneko erakundeak

Europar Batasuneko politikak

Europako Erkidegoko araudia eta datu baseak

 

Lisboako ituna

Europari buruzko informazioa

Europan lan egitea (EURES)

Europako informazioaren euskal sarea

 

Espainiak Europar Batasunean duen ordezkaritza iraunkorra

Europe direct

Europako Batzordea-Ordezkaritza Espainian

Europar Batasuneko Kontseiluaren Lehendakaritza

 

Aurrebista
1 nondik 17
Aurrebista

Nekazaritza eta abeltzaintza sektorerako laguntzak

Azalpena: deialdiak lau laguntza programa ditu inbertsio planak finantzatzeko, proiektu estrategikoak gauzatu ahal izateko honako hauetarako: abeltzaintzan simaurrak kudeatzeko sistema berriak abian jarri, berotegiak osorik eraldatu eta modernizatu, efizientzia energetikoa hobetu, energia berriztagarrien bidezko hornidura sistemen erabilera eta garapena bultzatu, eta doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak aplikatzea sustatu nekazaritza eta abeltzaintza sektorean.

Aurrekontuko zuzkidura: 1.024.920 euro

 

 

  

 

Laguntzak biosegurtasunaren arloko inbertsioetarako, abereak errepidez garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroak hobetu edo eraikitzeko, eta ugalketarako landare materialen ekoizle jakin batzuek mintegietan biosegurtasunaren arloko inbertsioak egiteko.

Aurrekontuko zuzkidura: 261.744,60 euro