Konposta egiteko instalazioa Gasteizen, bereizita bildutako frakzio organikoa balorizatzeko

Biohondakinetatik abiatuta konposta egiteko instalazio bat eraikitzea, urtean 24.000 tonako edukierarako. Gasteizko udalerrian kokatuko da eta Arabako Lurralde Historiko osoari emango dio zerbitzua.

Horrela, Arabako Hiri Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2017-2030 Planean (HHK 2030) identifikatutako biohondakinen kudeaketa hobetu nahi da, Europan 2025erako eta 2030erako ezarritako ingurumen helburuak betetzeko lehentasunezko frakzio nagusi gisa, bai eta 51. ekintzari erantzun ere (Konposta egiteko instalazioak eraikitzea, Arabako Lurralde Historikoan gaikako bilketatik eratorritako biohondakina tratatzeko).