AFA-ko ibilgailuen parkean gaur egun dagoen berokuntza eta ur beroaren sistema, energia fosilean oinarritua, kendu eta biomasan eta erregai berriztagarrian oinarritutako beste bat jartzea - europakofuntsak
Europako Funtsak
2021-2027 programazio-aldia
AFA-ko ibilgailuen parkean gaur egun dagoen berokuntza eta ur beroaren sistema, energia fosilean oinarritua, kendu eta biomasan eta erregai berriztagarrian oinarritutako beste bat jartzea
500 kW-ko biomasa galdara bat instalatzea planteatzen da. Galdara horrek berokuntza eta ur bero sanitarioko zerbitzua emango dio, pixkanaka, Arabako Foru Aldundiko Ibilgailuen Ataleko eremu osoari, eta dauden gasolio galdarak ordeztuko ditu.
Beraz, instalazio horrekin energia termikoa ekoiztuko da, eta behar diren elementu guztiak jasoko dira galdara gela berri batean. Horrela, eraikinen berokuntzarako energia hornituko da, berokuntzarako dauden banaketa zirkuituen bidez.
Egungo erregai kontsumoaren ordez biomasa erabili nahi da, atmosferara egiten diren isurketak minimizatzeko, biomasa erabiltzean CO2ren balantzea neutroa baita. Biomasa erregai ia neutroa da CO2 isuriei dagokienez, eta, beraz, funtsezko zeregina izan dezake berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko, hala nola CO2, eta, horrela, klima aldaketaren inpaktua murrizten lagundu dezake.